XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gainerako euskal jaiak: berpizkundeaEz da gure asmoa modu zehatzez gainerako euskal jaien berri ematea, baizik eta adieraztea euskal jaien gertakaria Euskal Herri guztira zabaltzen dela. Areatzan gertatutakoa beraz, Euskal Herriko beste edozein txokotan modu beretsuan ematen zen.
Giro eta garai aberatsa da XIX. mende bukaerakoa: euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile izango diren pertsonaiak agertu eta ugaldu egiten dira lurraldez lurralde, probintziaz probintzia, zenbaitetan aldizkari baten babesean
Berpizkunde hau behatzeko 1897. urte inguruan ospatutako gainerako euskal jaiak hartuko ditugu kontutan: Oiartzun, eta Donibane Lohitzungoak, beste batzuen artean.
3.1. Nafarroa-Iruñean,Juan Iturralde Suit izan zen Nafarroan eragile nagusi. Hamabi lagun biltzen zituen bere etxean: Arturo Kanpion, Nikasi Landa, Esteban Obanos apaiza, Florentzi Ansoleaga, Anizeto Legarda, Anter Irazoki, Fermin Iñarra, Estanislao Arantzadi, Emili Oloritz, Salbatore Etxaide, Rafael Gaztelu, Juan Iturralde, J. Altadill eta Joakin Azkona.
1877. urtean Euskal izkuntza iraun-aziz zabaldu; napar erriaren literatura ta edestia, legeak eta oiturak ikasi ta ezagutu, ta onerako ta aurrerakuntzarako dan guztiari laguntasuna ta indarra eskeiñi
zuten.
Sei sailez osatzen zen kultur erakunde hau: hizkuntza ta literatura; etnografia, kondaira, legea; ohitura eta irakaskuntza; nekazaritza; industria; salerosketa. Hizkuntza eta literatura saila zen nagusiena.
Kultur elkarte honen bazkide genituen Euskal Herrietako gizon ugari, horien artean Abbadia bera, Bonaparte printzea, etab... Beren ideien zabaltzaile,
1879. urtean Abbadiak euskal jaiak Elizondora ekarri zituenean,
1879. urtean Abbadiak euskal jaiak Elizondora ekarri zituenean,